Limoizko jogurten filosofia
Gure etxean denetariko jogurtak jaten ditugu. Baserriko naturalak, etxeko jogurtak (neuk egindakoak, honetaz hitzegingo dugu beste batean) edota betiko zaporedunak, “sugus” zaporeak dituztenak, alegia. Ba, zaporedun horiek egoten direnean, hor izaten da beti eztabaida ttikia nork zein jango. Koko zaporedunak ez ditugu erosten ez baitago kristaurik hori jateko kapaz denik. Mazedonia, melokotoi eta antzekoak ere gutxitan aurkituko dituzue gure hozkailuan (neuk erosten ditut eta gustatzen ez zaizkidanez...). Eztabaida ttikia limoizko eta mailukizko jogurten artean egoten da. Egoten zen. Hasieran mundu guztiak nahi zuen mailukizkoa eta nik, munduko aita guztiek bezala, umeei eta andreari uzten nizkien gustuko zituztenak eta nik limoizkoak jaten nituen nahiz eta asko gustatu ez. Baina, hara!, urteekin hasi zaizkit limoizkoak gustatzen eta orain neuretzat nahi ditut mailukizkoak baino gehiago.
Eta esango didazue, baina bueno, zertara dator orain hau hainbeste buelta jogurtekin gora eta behera? Ba, arrazoi duzue, jogurten kontu honek, ez dakit zergatik baina zerbait erakutsi nahi didala uste dut, bizitzarako irakaspen sakon bat dagoela bertan gordea... ez dakit, ba; ez dakit ba...mmmmm
1 Comments:
Agur eta ohore Olegario Handiari, San Hermenegildo egunez Jozulinen blogeko lehen erantzuna egin duelako. Esker mila, baina egunero ezin izango dot idatzi, primitibarik tokatzen ez bazait behintzat.
Post a Comment
<< Home