Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

2005-06-20

Mina

Eguna gaizki hasi da. Goizean deitu dizu nagusiak igande osoan zaintza lanak egiteko eraikin huts eta blindatu batean. Kokoteraino zaude askotan egin dizulako gauza bera eta igandea eguzkitan gozo igarotzeko plana zeneukan, agian. Amorrua apartzen zaizu eta erraietaik gorantz sentitzen duzu. Ikusiko du. Egingo didan azkena izango da, lantokira heldu zara. Arma, tiro, pun!
Ezin duzu sinestu egin duzuna. Zerraldo dago nagusia zure aurrean. Zer egin dezakezu? Aurpegia desitxuratu egiten diozu, horrela ez dute ezagutuko, sutearen ondoren aurkitzen dutenean. Nazka ematen dizu odolak. Ezin izan diozu bala atera. Nola estali egindakoa? Sua.
Bazoaz. Ihes egiten ari zara; ez daukazu nora joan, ordea. Desesperazioaren harra hasi zaizu barrutik: “Zer egin duzu? Gartzela baino ez duzu aurretik... Ohorerik gabeko gartzela... Gorrotatu egingo zaitu jendeak, lagunek, familiak...” Zer egin?
Inork, inoiz, ezer galdetuko ez dizun lekura zoaz. Paperean idatzi duzu dena. Arma, tiro, pun!

0 Comments:

Post a Comment

<< Home