Euskaltzaindiari, maitasunez
Andere (eta Jaun) txit goren, argi, zoli eta bizkor horiek, agur.
Ikusirik azken egunotan blogari / bloglari hitzen inguruan sortu iskanbila, zalaparta eta kalapita, eta kontuan harturik batzuk behintzat egunero-eguneroko hitza dugula arestian aipatua, honakoa eskatzera ausartzen da blogari ezdeus hau:
-Argitzen zaituzten jakinduriak lagun, eman dezazuela erabakia ahalik eta lasterren, blogak boladan egoteari utzi baino lehen, ahal dela.
-Eta bide batez azter ditzazuela blogari apal honek proposatzen dizkizuen hitz berriok, laster blogari askoren ahotan (teklatuetan) izango baitira:
- Blogura / blogalea: Ahalik eta arinen blogean zerbait idazteko irrika saihetsezina.
- Blogkuluxka: Bazkalostean idatzitako mezu laburra.
- Blog egin: Ondo blog egin! Opatzen diogu elkarri blogariok.
- Blogalizazioa: Blogen fenomenoa lurbira osora hedatzea.
- Blogotipoa: Zenbait blogen goiko aldean ager daitekeen irudia. Esaterako: jirafa bat, paper bolaz betetako plater bat, morroi bat neska bat musukatzen...
- Blogeria: Blogean tai gabe idaztera bultzatzen duen eritasuna.
- Blogopedia: Blogetan idazteko orduan egiten diren akatsen zuzenketa sistematikoa.
- Blogoterapia: Esan nahi duzuna esateko balio duen sendagaia. Psikoanalisia baino erruz eragingarriagoa eta, batez ere, askoz merkeagoa.
- Blogezina: Testu editorearen lauki zuriaren aurrean jarri eta ezer ganorazkorik burura etorri ez idazteko.
- Blogopatia: Beste blogariak zeri buruz idatziko duten asmatzea beren mezuak irakurri baino lehen.
- Blogofilia: Idazten ari den bitartean hemen esan ezin daitezkeen zerrikeriak egitea.
- Blogofobia: Blog hitza entzutean bekainak altxatu eta Bah! esaten dutenena.
- Blogorrea: Baten faltan, bi edo hiru blogetan idaztea.
- Blogologia: Blogean blogen gainean jardutea.
- Metabloglogia: Blogean blogen gainean jardutearen gainean jardutea.
Aurrekoak kontuan izango dituzuelakoan, eta zuen erabakia irrikaz espero dugularik,
Etxepareren,
Leizarragaren eta
Agerre Azpilkuetaren izenean,
Amen.
Izan funtsa!
Jozulin
3 Comments:
Agur eta blogore zuri, o Jozulin!
Txapela kentzeko moduko testua: txaplog!
Blogorrero nagusiak dio:
Zu bai fenomenoa! Ze parreak!
1000esker (b)lo(g)reengatik ;-)
Post a Comment
<< Home