Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

2006-01-29

Ikasiko dute

Ikasiko dute

eskolan

gure seme-alaben

seme-alaben

seme-alabek

izan zela inperio bat

ahalguztiduna-edo

Amerikaren iparraldean.

Eta izan zela haren aurrean

zutitu zen Allende bat

eta handik gutxira (36 urte instant bat baitira historian)

Evo Morales izeneko bat

Amerikaren hegoaldean

eta tartean fidel izan zela Fidel

Amerikaren ez iparraldean, ez hegoaldean

baizik eta irla batean.


Ikasiko dute

eskolan

gure seme-alaben

seme-alaben

seme-alabek

izan zela inperio bat

ahalguztiduna-edo

Amerikaren iparraldean

egun batean, egun erabat eguzkitsu batean,

erori zena. (*)


(*) Erori zen bultza egin ziotelako, jakina, bestela oraindik ere egongo zen zutik etorkizun horretan, etorkizun guztietan.

2 Comments:

At 30 January, 2006 17:13, Blogger jozulin said...

Heuk iminten badotzek musikea, egile eskubideengatik irabazten dauan guztie heuretzat. Nik musikarik etxakiat, lo uniko bateria jo.

 
At 01 February, 2006 22:44, Blogger MAGABILA said...

MAS MAS MAS MAS MAS MAS
Esperantza galdu genuen euskaldunok txute sozialista bat behar degu ORAIN!

 

Post a Comment

<< Home