Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

2005-12-17

Agurea

Agurea erietxeko ohean dago. Egun batetik bestera bihurtu da gizona agure, instant batean igaro du muga. Ezin egona. Arnas urduria. Goizaldeko ordu bietan kaleko zaratarik ez da jada. Erietxeko hotsak motelduta iristen dira gela isil eta ilunera, ez dira hots gozoak: beste geletakoen telebistetako barreak, txaloak eta algarak; larrialdietako txirrinak, erizainak lasterka... Ondoko gelatik aiene ahulak datoz tarteka. Begiraiozu sueroari. Arnas urduria. Ezin egona. Goizaldeko laurak, oraindik ez du egunak argituko, badakizu: “Santaluzietan gaba da luze, Sanbernabetan egune”. Bostak, erizaina sartu da, irribarrea eskaini dit. Termometroa.
Ondoko gelatik aieneak datoz berriro. Gureak dira. Etorkizunetik datoz.

2 Comments:

At 19 December, 2005 08:50, Anonymous Anonymous said...

Besarkada bat, Jozulin, Deba Goieneko ospitaletik, egunero agureak eta atsoak tratatzen dituen honen partetik.

 
At 19 December, 2005 13:22, Blogger jozulin said...

Mila esker.

 

Post a Comment

<< Home