Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

2006-01-05

3

1

A: Ikusten dut telebistan Palestinan atentatua izan dela, Gazan. Gehien bat mendebaldarrek erabiltzen duten hotel batean, Gaza osoan alkohola zerbitzen zuten leku bakarrean. Debekatu egiten baitie erlijioak (Islamak) alkohola edatea.

B: Hemen, mendebaldean, laster esan ahal izango dugu “erretzea debekatzen ez duen leku bakarrean”. Debekatu egiten baitigu erlijioak (Osasunak) tabakoa erretzea. Zenbat urte barru debekatuko dute alkohola edatea?

Nolatan ausartzen naiz debeku biok alderatzen? Parekatzeko modukoak al dira?

2

Italiako irudiak telebistan. Etorkinak ikusten ditut albistegian, harrapatu eta gero edukitzen dituzten aterpeetatik atera dituztenean. Arropa mendebaldekoa, modernoa, daramate soinean eta beren ondotik poliziak eta bolondresak dabiltza laguntzen, besoetatik oratzen eta ber-herriratuko dituen hegazkinerantz bideratzen. Poliziek eta laguntzaileak ere moderno jantzita doaz (Badakizue nola janzten diren poliziak poliziaz janzten ez direnean: “vestidito pero informal”). Gaua da eta irudiak ilunak. Detaile bakar batek adierazten digu nor den etorkina eta nor polizia: latexko eskularruak daramatzate poliziek.

3

Nire urteguna da. Zorionak Jozulin!

4 Comments:

At 05 January, 2006 16:06, Blogger Patxi said...

Muchísimas felicidades Jozu!!

;-) ;-) ;-) ;-) ;-) ;-)

 
At 05 January, 2006 18:32, Anonymous Anonymous said...

Felice compleanno! Ipurdi bete on!

 
At 05 January, 2006 21:07, Anonymous Anonymous said...

Biba kokozko yogurrak!
Eta zorionak, pekatore of the prader!

 
At 06 January, 2006 21:46, Blogger jozulin said...

Tanks folcs! Mersi! Grasiaz! Ezquerricasko! Danqueshen!
Barcatu hortografíagatic, Ahantzeimer atakatzen hasi da eta -<;-)

 

Post a Comment

<< Home