Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

2005-06-29

Non gauden

Soziologoek harrikatu egingo naute beharbada, baina edozein euskotermometro bainoago neure ikasleez fidatzen naiz gure hizkuntzaren egoeraz hausnarrean nabilenean. Aurreko batean -izan zen perpausa, ekarri zuen solasak- euskal komunikabideez ari ginela eskatu nien ea zenbat hedabide ezagutzen zituzten euskaraz goitik behera. Taldetan jarri nituen eta han ibili ziren, ketan garunak, baten bat atera arte. Honakoak ondorioak:


  • Teleberri izena ezagutzen dute, Gaur egun, ordea, ez. Ez dute ikusten…
  • Gara eta Deia euskaraz direla uste dute batzuek (askotxok).
  • Euskarazko irrati moduan burura datorkien bakarra Euskadi Gaztea da. Batek aipatu du Euskadi Irratia eta besteek esan dute: A, bai!
  • Albiste webgunerik ez dute ezagutzen, bat ere ez. Ez dakite blog bat zer den.
  • Aldizkariak, nekez aipatu dituzte HABE eta aizu!, baina ARGIA, Elhuyar eta abar, direnik ere ez (eta hori inoiz eraman dizkiedala klasera…)
  • Egunero argitaratzen direnen artean, batek ez du ba Egunkaria aipatu? Ba bai, entzuten –irakurtzen- ari zaren moduan, batek Egunkaria esan du. Eskerrak beste batek erantzun dion: -Ez, hori ja ez dago; orain beste bat da, Berria edo holan...


Txistea amaierarako utzi dut. Batek Ipurbeltz eta Gaztetxulo aldizkarien izenak nahastu eta “Ipurtzulo” aldizkaria erosi ei zuen behin...

Beraz, horrela gaude, lagunok. Horrelakoak dira gauzak eta horrelaxe kontatu dizkizuet.

Eta hauek euskara ikasten dutenak dira, ikasten urteak daramatzatenak. Ikasten ez dutenak...atera kontuak!

2 Comments:

At 29 June, 2005 14:57, Blogger Scott McMillan said...

What language do they speak in the Seychelles?

The McMillan Law Firm, APC is conveniently located in La Mesa, California. The Firm serves small businesses, employees, homeowners, in defending and prosecuting lawsuits. Our practice focuses on wage claims arising from nonpayment of overtime and minimum wage, failure to provide rest breaks, failure to provide meal periods, and failure to timely tender paychecks. La Mesa's McMillan Law Firm

 
At 12 November, 2010 14:41, Anonymous Patxitrapero said...

"deshidratado" euskeraz nola esaten dan bilatzen ari nintzala googleen, begira nola erori naizen mezu honetan, eta erauzi didan barre algara bat.

Zorionez nere memoriak hutsuneak ditu, historia errepikatu egiten da, eta ze ondo, aizu, Jozu.

 

Post a Comment

<< Home