Txipli txapla! (I)
Heldu da uda eta, arrastaka bada ere, ekarri naute igerilekura. Lepo dago. Aurten, baina, topatu dut zeregina familia uretan edo eguzkia hartzen dagoen bitartean: Idatzi!
Degustazioetan ezezik igerilekuetan ere egoten da jende interesgarria (udako igerilekuetan; neguko igerilekuetan jendeak ez duelako inor agurtzen eta ulertzen dut, ze, klaro, betaurreko, txano, txankla eta braganautikarekin ea nork agurtzen duen goiko pisuko neska ederra, adibidez).
Ba hori, jende interesgarria dagoela, aurrean daukadan gizona, esaterako: Gizon-gizona da, inondik ere, altua, lodia, iletsua, burusoila, sorbalda zabalekoa, dagoeneko beltzarana eta gizon “pose”a ederto jartzen dakiena. Esango nuke, gainera, igerileku kontuetan aditua ere badela, ze seme biek eskatzen dioten edozer ateratzen baitu motxila –markako- batetik. Adibidez –markako- bainujantzia eta –markako- txankletak aldatzeko.
Ahots batek birarazi dit burua: - Juan, anda, dale la pelota a Ignacio! Juan eta Ignacio ez dira 7 urtera helduko... enpin! jamaika entzuteko ere jaio ginen.
Deika dauzkat seme-alabak. Uretara noa. Dzanga!
1 Comments:
Nik piszina batetan norbait idazten ikusiko banu, zera esango nuke:
horra! Degustazioetan ezezik igerilekuetan ere egoten da jende interesgarria.
Segi gauza interesgarriak idazten.
(batek jantzita daraman bainujantziak, motx-estuak ala luzeak, izango ote du eraginik baten idazkeran? Humm...)
Post a Comment
<< Home