Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

2005-09-12

Beste leihaketa (sic) bat


Aurrekoan lehiaketa izan genuen. Gaur ere beste lehiaketa bat dakarkizuet baina oraingoan matxuratua. Ez galdetu nola izan daitekeen. Lehiaketa matxuratuta dago eta kito! Igual matxura horrek aldarazi ditu lekuz h-a eta i-a, nork jakin. Badaezpada ere, nik abisatu egiten zaituztet: hona bazoazte ibili kontuz, ni ez nintzateke fidatuko leihaketa matxuratu batekin. Auskalo zer egiteko kapaz den... Hau mundua, hau!

1 Comments:

At 13 September, 2005 08:08, Anonymous Anonymous said...

Enpin... beste perla bat. Egunen batean baten batek 2000 orrialdeko liburu bat atera lezake euskarari eman zaizkion ostikoak bilduz.

Forumen alde esan behar dut normalean beste denda handiak baino sentsibilitate gehixeago daukala euskararekiko, edo behintzat saltzaile asko euskaldunak dauzkala. Bilbondon behinik-behin.

 

Post a Comment

<< Home