Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

2005-07-18

Zenbat gera? Lau? Bat? Hiru? Bost? Zazpi?

Euskal Autonomia Erkidegoko egunkaririk salduenean:

  • “Los niños más pequeños de la colonia de Pedernales estrenan experiencia lejos de casa. Siete días sin el amparo de papá y mamá...”
  • Agertzen diren umeen izenak: Olatz, Jorge, Gonzalo.
  • Ume batek dio: “Ah! Sois periodistas. Mi papá también. Trabaja en la tele.”

Aurrekoa irakurrita honako ondorioak atera beharko genituzke:

  • BBKren udalekuak egiten diren herriaren izena Pedernales da, ez Sukarrieta.
  • EAEn ume gehienek izen espainolak dituzte.
  • EAEn ume guztiek papá eta mamá deitzen diete beren gurasoei.
  • EAEko egunkaririk saldueneko estilo eta hizkuntza zuzentzaileek ez dute atsedenik hartzen.

Lagunok: Euskal Herriaz ari garenean honetaz ari gara (batik bat esan beharko genuke?).

1 Comments:

At 19 July, 2005 08:04, Anonymous Anonymous said...

Horixe gustatuko litzaieke "egunkari" horretako "kazetariei", errealitatea horrelakoa izatea eta gure herria Jorgez eta papaz eta mamaz betea egotea.

Olatzen bat egon daiteke, hori bai, baina pasatu barik. Eta folklorikoa, ahal bada.

Eta jendea, bitartean, barra-barra erosten paperezko zabor hori.

Enpin.

 

Post a Comment

<< Home