Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

2005-07-11

Euliak

Uda uda da eta udan zoriontsuak izan behar dugu. Horixe gizarte honetako egia bat. Eguzkiak alaitu egiten gaitu, hondartzan primeran pasatzen dugu, bestela mendian belarretan etzanda... Hauxe dugu udaren irudia. Udak, ordea, baditu bere matrakak ere, hala nola sargoria, eguzkitarako kremaren usain okagarria, euliak, neskak narru guztiak agerian zure aurretik pasatzea, eltxoak; Tourra, Giroa eta Vueltaz mundu guztiak hitzegiten dizula...*

Gauza hauetatik guztietatik ez da euliena gerra gehien ematen didana, baina gaur eguerdian txapa bereziki handia ematen ibili dira euliak, badakizue, euliak erdi lelotuta daudenean eta aurpegira-eta etortzen zaizkizunean. Horretaz ibili gara bazkalorduan berbaz aspaldiko “matamoscas”arekin ari ginela dzist eta dzast! Orduan eman dit semeak bere hitzetan “ideia marabillosoa” euliak hiltzeko: “Beitu, sartzen dogu mikroondasean zerbait gozoa-edo, eta itxaroten dogu euliak sartu arte gozotik jatera; orduan, euli guztiak jaten dauzenean, atea itxi eta danga! hogetamabost minutu. Eta euliak uaaaaaa! uaaaaaa! uaaaaaa! Gero zabaldu eta itxaron berriro, e aita?”. Ez diot ezetzik esan...


* Zertaz ari diren jakin beharko bazenu bezala. Adibidez badatorkizu bat eta: -Zelako tipoa Delacroix hori, e? Eta zuk: -Delacroix? Eta berak: -Bai gizona, Banque du Sud des Pyrenees Francaises-eko gregarioa? Eta zuk: Gregorio? Eta zure solaskideak ez dizu gehiago hitzegiten, penaz begiratzen dizu eta pentsatzen du: -Jozulin hau beti izan da apur bat raritoa.

1 Comments:

At 11 July, 2005 19:49, Blogger Patxi said...

Ai Jozulin Jozulin...

Toki txukunean utzi dituzu neskak: euli eta eltxo artean, gaxuak. Okagarria ere hor hurbil... Konponduta zaude! Ez nuke zure azalean egon nahi!

Dzist Dzast!

Zuk utzi zure umeei gauzak sartzen mikroondasen, eta gero eskuak burura eraman!

Amaaaaaaaa - atzo erosi zenuen 60 euroko hidratanteak plotx egin du!
Ze guaiiiaaaaaaaaaaa!

 

Post a Comment

<< Home