Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

2005-09-06

Igerilekuan berriro, ze guai!

Kasualitateak, izan, badira. Mediterraneotik etorri berri ia-ia eta, arrastaka berriro ere, igerilekura ekarri nau familiak, eguraldiak ez du asko laguntzen, baina. Eta, hara non topatu dudan zuen aspaldiko ezagun bat, aurreko batean aipatu nizuen bizkartzaina, bera ere familiarekin igerilekuan. Berbaz egon gara apur batean: bi seme dituela, inguruko herritxo batean bizi dela... Ia hogei urte izango dira azken aldiz ikusi nuenetik. Euskaraz egin dugu, lehen ez zekien. Begirada iheskorrak bota ditu nire besapera zein egunkari neraman jakin nahian, seguru. Laster agurtu dugu elkar, horrelako egoerei dagokien “egongo gara”-ren bertsio motela erabiliz.

Etzan egin naiz toallan. Bertan erdi lotan nagoela zarata arraro bat entzun dut. Burua altxatu dudanean: Flaust! Haizeak ekarritako egunkari bateko orri osoa neukan aurpegian pegatuta. Begitarte aurretik kentzea lortu dudanean, neska bat neukan aurrez aurre –din dan dilindan- metro bat baino gutxiagora, metro bat zabaleko irribarrea ezpain gozoetan, esanez: -Eskerrikasko guapo!!
Istorio osoa ezagutu nahi baduzu, egizu klik hemen.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home