Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

2005-07-05

Tu Pueblo

Aspaldion –pentsatuko duzue- obsesio moduko batek jota dago Jozulin. Aspaldion –esango duzue- mezu monotematikoak dira morroi honenak: euskararekin hau eta bestea eta ez dago eskubiderik eta abar... Egia da, baina bariku arrastia da, eguzki ederra dago eta erdarazko “egunkari” dohaineko batean irakurtzen dut Etxebarriko Udal Euskaltegiaren pribatizazioaz. Lehenik eta behin esan behar dizuet sasi-egunkari honek Tu Pueblo duela izena, eta honekin asko esan dizuet. Jakina, goitik behera erdaraz dago gure herrian banatzen den dohaineko, eta goitik behera erdarazko, beste sasi-egunkaria bezala; honen izena, “Crónicas” (izen honekin ere, dena esanda).

Baina ez daukat irakurtzen ari naizena komentatzeko gogorik, ez indarrik; beraz, hemen daukazue eta zuek ikusi:

“No obstante, con la externalización del servicio mediante concurso entre empresas de enseñanza se podrá dar respuesta a 200 alumnos con menor coste del que se hoy se paga por 114 estudiantes.”

“Además estas medidas se han tomado de cara a un futuro próximo ya que cuando dentro de unos años disminuya la necesidad de aprendizaje dado el alto nivel de euskera actual, el municipio no podrá hacer frentes (sic) a la recolocación de un colectivo de seis profesores.”

Hu guztia eta gehiago esaten du, potro bi t’erdirekin.

Eskerrak gaur gauean Maria Joao entzungo dugun...

Honaino irakurri duzuna ostiralean idatzitakoa da. Idatzi eta bertan utzi nuen, ez bainuen astirik izan bloggerrera igotzeko. Geroago buruan gaia biraka nerabilela, pentsatu nuen esandakoa, idatzitakoa, herren zegoela, arazo honetan euskara eta euskaltegien kontuak baino sakonago garamatzan zerbait bazegoela. Udal askoren jarrera izan da aspalditik hainbeste zerbitzu pribatizatzea (kaleen garbitasuna, zabor bilketa... ) eta hau, euskaltegiarena, hurrengo pausua baizik ez da izan. Honek ikusarazten digu, besteak beste, helduen euskalduntzearen ahultasun soziologikoa. Nori adura dio?

Antigualekoa izango naiz agian baina publikoaren aldekoa izan naiz betidanik, dela hezkuntza, dela osasuna, ura, argindarra... Argindarra ere bai? Entzuten ditut batzuen barreak hemendik baina, esan dizuet, horrelakoxe “demodé” naiz.

Kontu pare bat amaitzeko:

a) Lepoa egingo nuke badakidala zein enpresak irabaziko duen datorren ikasturtean Etxebarriko Udal Euskaltegiaren zerbitzua merkeago emateko “concurso”a. “Egingo nuke” hipotetikoa erabili dut, nahita, frogarik ez dudalako, bestela, hau idazten egon beharrean epaitegian egongo nintzateke; hori bai, orduan ere esperantza handirik barik.

b) Etxebarrin La Voz del Pueblo (sic) alderdi (sic) politikoak (sic) urteak eta urteak daramatza agintzen gehiengoak nahi izan duelako. Ba hori.

3 Comments:

At 05 July, 2005 16:52, Anonymous Anonymous said...

Harrituta?
Ba seguro asko ez dok jakingo nor dan Etxebarriko 'euskara' batzordeko arduraduna.
Erraza, web gunean ipinten jok, Jose F. Perez. Eta ezetz asmatu zein dan bere lanbidea... Ba hik dekoan bardina Jozulin.
No comment.

 
At 06 July, 2005 13:19, Blogger jozulin said...

Ba bai, gizona. Eta asmakizunetara olgetan jarraituta: zein enpresatan lan egiten du J.F. horrek?

 
At 06 July, 2005 15:59, Anonymous Anonymous said...

Ba surrumurruek jiñoriek Etxebarriko euskaltegia hartuko dauen U____-n egiten jokena behar. Orain gura ñoan ipini: 'que a mi ni me va ni me viene pero por comentarlo...' baie egia esan 'si me va y si me viene' eta gura joat komentatu.

Por sierto, J.F. hori Joseba geituten dok lagunentzat eta erratuta ez bañaok etorkizunean hire lankidea be izan lekitek, zergatik ez, ezpabere begitu lan-poltsan.

 

Post a Comment

<< Home