Feministak ere bai. Feministak ere ez.
Blog honetako milaka irakurleetatik erdiek sikieran pentsatuko duzue aspaldion ozpinduta eta erretxinduta nabilela, hain nabil ozen eta zakar idazten post guztietan, honengatik eta bestearengatik protestaka. Ez naiz berez horrelakoa baina kontu batzuek neure onetik ateratzen naute, adibidez hipokrisiak. Hipo-krisiak ez dauka zotinarekin zerikusirik (sartu hemen barre enlatatuak) baina izan behar luke, ze egunkaria irakurtzean nire begiek (biek gainera) zotina izan balute bezala egin dute salto. Harrapatu ez banitu hortik zehar joango ziren. Harrapatu ditut, ordea, eta Berriaren azken orrialdea irakurtzen jarraitu ahal izan dut: “Kazetaritza ez-sexista” zioen. Argazkiak eman dit lehen arrastoa: lehen planoan liburua, erdara hutsean: “LIBRO DE ESTILO para evitar el sexismo en los medios de comunicación”. On ustekoa naizenez, pentsatu dut liburu hau erdarazko eta euskarazko zatia behekoz gora alde banatan dauzkan horietakoa izango zela, eta izango da, seguru asko. Baina irakurtzen jarraitu eta gorotza topatu behar: “Aitortu behar dugu euskarazkoa ezin izan dugula nahi beste landu, ez dugulako horren inguruko aditurik topatu”. Oi, ze peeenaaaaa! Izango da hemen ez dagoelako filologorik…Ezaguna da euskaldun bakoitzak badaramala barruan filologo bat, iritzia ematera noiz irtengo. Batzuek filologoa ez ezik, itzultzailea eta euskaltzaina ere daramatzate barruan, hizkuntzalari kuadrila bat barrenean.
Txantxak alde batera, beste adibide bat. Lehengoan, herriko Gazte Plana bideratzeko bilera baino lehen, txostena bidali ziguten. Asmatu duzue, erdara hutsean zegoen. Zer dela eta galdetu, eta hona erantzuna: azken momentuan egin zutela eta astirik ez euskaratzeko. Ondorioz, erdaraz egin da. Eta “itzultzeko” astirik ez.
Ba hori, honelako kontuek ozpindu egiten nautela, baina pasako zait…
1 Comments:
Ez gehiegi ozpindu, Josu! Ikus gaitzatela euskaldunak, ez ozpindu galtzaile gisa, baizik eta festarako prest beti! "haientzako kalte" etengabe pentsatuz ariko bagina bezela.
Eta hala da gainera! Ez ala?
Post a Comment
<< Home