Jogurtologia (I)
Zenbat jogurt jaten dituzue egunero? Bat, bi, gehiago? Badakizue esne hartzituaren industriak zenbat diru mugitzen duen? Ba nik ere ez, baina asko.
Kontua da jogurtak aspalditik iruditzen zaizkidala munduaren edo bizitzaren... metafora? metonimia? metadona? Bueno, horrelako zeozer. Azalduko dizuet:
Mousseak: Nola saldu airea jogurtaren prezioan (edo garestiago). Fijatu zaitezte jogurtaren eta moussearen pisuan eta prezioan, egin ezazue “regla de tres” bat eta, horratx ezustea!
Lagunduko dizuet: Ez dizuet esango supermerkatuaren izena, ez produktuen markak baina datuak, egiazko datuak, hauexek dira: Zaporedun lau jogurteko pack-ak (500 gr) 1,55 €, zaporedun lau mousseko pack-ak (280 gr) 1,69 €. Garden.
Aloe vera dutenak: Aspaldion aloe vera delako landare horrekin denetarik egiten dute: aurpegian, ipurdian (!) edo aluan (!!) igurtzitzeko krema edo edateko jogurta. Parkatu, baina ez zait ganorazkoa iruditzen. Nik ez nuke edango horrelakorik. Gainera, landare honen argazkia ren bila nenbilela, ohartu naiz banuela lehenago ikusita... nire etxeko portalean!
Botika-jogurtak: Badakizue, kolesterola-eta jaisten laguntzen dutenetakoak. Aurreko batean horrelako jogurt baten telebistako iragarkian irakurri nuen (txiripaz, hain txikiak ziren letrak eta hain arin pasatzen ari ziren eskuin ezker, txiuuuun!) ez zela komeni egunean bat baino gehiago jatea, eta emakume haurdunek medikuari galdetu behar ziotela honelako jogurta jan baino lehen... Baina bueno, zer dauka jogurt horrek, ba?
Bakarrik falta zaio esatea: “Este anuncio es de un medicamento, en caso de úlcera gastroduodenal...”
Eta hurrengoan kokozko jogurtei buruz hitzegingo dugu, besteak beste.
2 Comments:
Kokozko jogurtak? Zeaniztarrez egindako jogurtak? Kanibalismoa? Atoan idatzi Jozulin, irrikitan gaozak eta.
P.D. Mozollozko jogurtik be bajaok?
Mozollozko jogurtak jaukoan txarrena lumak dozak, hagin tarteetan sartzen dozak eta.
Gainera, lehenengo mozoiloa harrapatu egin behar dok eta yogurteran sartu. Enfin, gatx ikusten joat egiteko mozollozko jogurt hori.
Post a Comment
<< Home