Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

2005-05-13

Aukerak

.

Goizaldeko bostak. Izartu egiten zara zergatik ez dakizula. Eta diozu: -Berriro erratu naiz, gaur ez naiz lanera seietan sartu behar. Altzatu eta ura edaten duzu. Etxea ilun, ixil. Umeei begiratzen diezu, txikienak mantak gainetik kenduta dauzka, egunero bezala. Mantak atondu eta musua ematen diozu, diezu, biei. Ohera zoaz berriro.

Arratsaldeko zazpiak. Alderdi politiko legal batekoek mitina dute antolatua Basarteko plazan. Mini-mitina izango da, lau katu baino ez daude eta, pentsatzen duzu, gaizto. Irratiz deitzen dizute eta esaten dizute: -Tocarles un poco los cojones, sin pasaros. Bazoaz, bazoazte, zu eta beste zazpi. -¿Dónde teneis el permiso? ¿Quién es el responsable de ésto? ¡A ver, la documentación!

Gaueko hamar eta erdiak. Heldu zara etxera. Umeak lo daude dagoeneko. Afaldu duzu eta ohera, emazteari musu bat. Bihar eguerdiko ordu bietan sartu behar zara lanera. Ea gaur goizaldean ez zaren berriro esnatzen.

Polizia izatea aukeratu zenuen; izan ere, oparo ordainduta dago.

.

1 Comments:

At 15 May, 2005 01:25, Blogger Patxi said...

Nik gogokoen ditudan espektakuloetatik, bat hauxe izaten da:

poliziak greban, manifestapen bat egin, eta beste polizia batzuk egurtzen dituztenean.

Irudipena daukat ordea, egurra jasotako polizia gehienak, enpatia sentitzen hasi baino ohizko manifestariekin, kabroiago izaten ikasten dutela.

Barkatu, ez nuen halakorik esan nahi. Bere lana ardura haundiagoz egiten, esan nahi nuen.

 

Post a Comment

<< Home