Subiranotasuna zer den
Washingtonen gertatu zen elkarrizketa hau 2004ko abuztuaren 6an, George W. Bush eta AEBetako gutxiengoetako 5.000 ( bost mila!!!) kazetariren arteko topaketa batean. Zuzenean egiten dio galdera kazetari indiarrak:
"Kazetari indiarra: Zure ustez, zer esanahi dauka tribuen subiranotasunak XXI mendean eta nola konpon ditzakegu tribuek estatuekin eta Gobernu Federalarekin ditugun arazoak?
George W. Bush: Bai, tribuen subiranotasunak horixe esan nahi du, subirano, esan nahi dut zuek zaretela... [zalantzaka hasi da] ...zuek zarete... subiranotasuna eman zaizue eta... subiranotzat hartuak zarete... [jendearen barre algarak]
Kazetari indiarra: [harriturik] OK
George Bush: ... eta beraz [bere buruaz ziurrago oraingoan], Gobernu Federalaren eta tribuen arteko harremana entitate subiranoen artekoa da."
Nondik ondorioztatzen baita, lagunok, Bushek Josujonek baino argiago daukala subiranotasuna zer den.
Egin hemen klik elkarrizketa entzun nahi baduzu.
1 Comments:
Aupa Jozulin!
Elegantea geratu zaizu orria.
Orrialde subiranoa!
Josu Jon harro egongo litzake zutaz.
(Zumarragakoa dala badakizu ezta?)
Zumarragako trikitixaren pieza bat ipiniko dizut, hirukoa osatzeko:
En Zaragoza los maños
adoran la Pilarica
en vizcaya los vizcainos
el santo árbol de Gernika.
Bale, bale, beste bat:
debajo del delantal
tienes al txitxilimurdi
y un poquito más abajo
qui tolis pecata mundi.
Post a Comment
<< Home